2014(e)ko mar. 6(a)

LANEAN ARITZEAGATIK BESTE HILDAKO BAT!

BERRIA.INFOn aurkitutako berria da: Langile bat hil da Donostian, aldamio batetik erorita, eta beste bi zauritu dira. Azkoitian beste bat zauritu da, gas propanoa zeukan andel baten mantentze azterketa egiten ari zela

Xabier Martin

Atzoko lan istripuaren irudi bat, Donostiako Errotaburu auzoko eraikuntza lanetan. / GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS


Lan istripuak beren ondorio dramatikoak uzten ari dira 2014. urte honetan ere. 
Jadanik, 11 dira lanean hildakoak, ELAren zenbaketaren arabera.
 Atzo Donostian hildako behargin bat da zerrenda beltzeko azkena. 
Aldamio batetik erori zen, eta jasotako zauri sakonek heriotza eragin zioten berehala. 
Aldamio horrek berak beste bi lankide harrapatu zituen Amenabar enpresak azpikontratatutako obra batean, eta haiek zauriturik gertatu ziren. Istripua 17:00etan gertatu zen Amerika Plazan, Errotaburu auzoan. 
Handik gutxira, anbulantziak bertaratu ziren, baita suhiltzaileak ere. 
Aldamio azpian zeuden langileak ateratzeko lanetan aritu ziren haiek.

 Goizean etxetik atera lanera joateko, hain "preziatua" den ekintza egitera, eta gauean etxera ezin itzuli! Hau bai tragedia!!!!