2015(e)ko api. 28(a)

MAIATZAREN LEHENA


 Langile klasea aztergai. BERRIA.

IKUSTEN EZ DEN ERRETRATUA

Maiatzaren Lehenak gorriz dakar egutegian Langileen Nazioarteko Eguna. 
Baina inoiz baino prekaritate handiagoa jasaten ari da langileria, 
zatituta dago, eta ahuldu egin da klase kontzientzia. 
Erretratu lausoa da gaur langileriarena, 
aldaketa betean dagoen klasea delako.

2015(e)ko api. 21(a)

Amy Winehouse - Back To Black



Amy ez dago gure artean baina bere musika gelditu zaigu.
DISFRUTATU!!!

1AST3 DONOSTIAKO EPAITEGIETAN

ANIMAZIO SOZIOKULTURALA ETA TURISTIKOKO IKASLEAK 
DONOSTIAKO GIZARTE-EPAITEGIETAN 
BISITA EGITEN


Gizarte Segurantzarekiko arazoak 
"VISTO PARA SENTENCIA" 
entzun zuten.

Langileen kaleratzea 
"legezkoa" zen edo ez
jakin gabe atera ziren 
epaiketa baino lehenago adostu baitzuten.

Goiza "aspergarria" 
baina oso "ikasketa" erreala 
bezain interesantea.

Zain zeudela "genero indarkeria" kasua
ere bizi izan zuten.

2015(e)ko api. 15(a)

LANBIDEko Orientatzailea HERNANI BHI Ikastetxean

"Marian" 
LANBIDEko Orientatzailea 
HERNANI BHIko Lanbide Heziketako ikaslei 
lana bilatzeko bideak argitzen.

Izena-ematea, gazteentzat programa bereziak, 
alertak jasotzeko aukera, EURES-eko bidea, 
laguntza jasotzeko eskubideak... 
etabar luzea argitu zen.