2013(e)ko urr. 31(a)

HITZALDIA: ENPRESA BAT SORTZEKO LEHENENGO URRATSAK

Aurten ere, urriak 31, GURUTZE ELIZETXEA andrea gurekin egon da, Lanbide Heziketako 2. kurtsoko ikasleei Enpresa txiki bat sortzeko eman behar diren urratsak zeintzuk diren azaltzeko. LPO Mintegi kideok, EES moduluan uste dugu, "ekintzailetza" lantzeko adibide errealak eta ikasleen proiektuekin lotura duen proposamena jarri behar dela "mahai" gainean. Eta helburu hau lortu dugulakoan gaude ekintza honekin.Gure ikasleek badute tresna gehiago klasean lantzen ari diren "enpresa baten bideragarritasun proiektua" aurrera eramateko. ANIMO!!!

MUXUGORRI LUDOTEKA

IKASLEEN INTERESAREN ADIERAZGARRI! 
Klaseko lan baten eraginez hemen plazaratzen dugu 2AST3ko ikasle batzuk egindako "lantxo" bat. Enpresa-proiektu baten barnean, marketing atalerako egindako blog-a erakusten dugu. Klikeatu hemen eta bertara joan daiteke: http://muxugorriludoteka.blogspot.com.es/

2013(e)ko urr. 28(a)

GAZTE LEKU BATEN ANTOLAKETA

Urriak 24ean, Marije Elzo egon zen gure ikastetxean, bere esperientzia plazaratuz. Animazio Sozikultural eta Turistikoko 2. kurtsoko ikasleak "enpresaburu" den pertsona honen jakituria biziki jaso zuten. Gazte Leku baten antolaketa fisikoa, juridikoa eta "jarrerei dagokiona" argi eta garbi azaldu zien; hezitzaileen funtzioaren garrantzia azpimarratuz. Ez da bide erraza horrelako proiektu bat aurrera eramatea baina POSIBLE DA!

LOU REED HIL DA!

HAU PENA! Baina disfrutatu Metallicarekin jo zuen Sweet Jane entzunez!

2013(e)ko urr. 9(a)

NEUROMARKETING


"NEUROMARKETING" gaia EES moduluan aztertu dugu. Gure enpresa-proiektuan bezeroak erakartzeko era diferenteak aztertzerakoan, beste forma hau ere kontuan izatea ondo iruditu zaigu. Badirudi Marketing-eko Departamentuetan, azkenaldian, neurozientifikoak ere parte hartzen hasi direla.


Link hau sakatu neuromarketing-i buruz zerbait bitxia entzuteko: I+ - Neuromarketing