2012(e)ko urr. 30(a)

ENPRESETARA BISITAK

Aurten ORONA Kooperatiba bisitatzera joan gara, enpresaren funtzionamendua bertatik ezagutzeko asmoz. Bertan funtzionamendua azaldu ziguten, baina interesanteena "krisiari" aurre egiteko erak zeintzuk izan diren plazaratu ziguten. Enpresaren helburu estrategikoak hurrengo urteetarako ere argitu zituzten.


2012(e)ko urr. 12(a)

SINDIKALGINTZA

SINDIKALGINTZA hurbiletik azaltzeko Sindikatuaren bat bisitatzen dugu, bertako zerbitzuak zeintzuk diren azalduz, eta "kuota" ordaintzen dela lanean bazaude ere azpimarratzen da.

2012(e)ko urr. 9(a)

GAZTE LEKU BATEN SORRERA

 MARIJE ELZO-k emandako Hitzaldia oso interesantea izan zen, oso praktikoa eta errealitatea gelaraino hurbildu zuen.Gizarte eta Kultur Animaziokoak ikasi zuten benetan nola sortu daitekeen gazte leku bat eta horretarako behar den grina ere sakondu zuen.