2013(e)ko abe. 28(a)

URTE BERRI ON!


URTE BERRIA DISFRUTATZEKO HEMEN DITUZUE...



TRACY CHAPMAN                                                                  ISMAEL SERRANO

AMAIA ZUBIRIA

2013(e)ko abe. 16(a)

LEHENTASUNEZKO-PARTAIDETZAK

 LEHENTASUNEZKO-PARTAIDETZA edo "Participaciones Preferentes" delakoaren azalpen garbia joan zen igandean SALVADOS programan emandakoak merezi du ikustea. Errealitateko ekonomiaren aurrean behar diren kontrol neurriak porrot egiten dutenean. EES-ko ikasleok adi egon!

 Eta twitter-en jarraitzeko asmo duenarentzat horrela jarraitu: #desmontandopreferentes

SINDIKATUAK ETA TEKNOLOGIA SUSTAPENA

GARA EGUNKARIA

16/12/2013

Los autores reconocen el efecto que la actividad sindical tiene sobre la cuantía de los salarios y de los beneficios empresariales, pero consideran que esta labor debe ir más allá y preocuparse por otros aspectos porque de ello depende del dinamismo del modelo empresarial. Un sindicalismo débil tiende a propiciar un modelo empresarial conservador y poco dinámico que debilitará la capacidad competitiva de un sector o país.

2013(e)ko abe. 5(a)

EUSKARA LAN MUNDUAN

Abenduaren 5ean Ainhoa Lasa andreak, EMUN-en izenean, Euskara Lan Munduan erabiltzeko tresnak eta "desioa" sustatu zuen gure Ikastetxeko Lanbide Heziketako 2. kurtsoko ikasleen artean. Oso metodologia aktiboa erabili zuen horretarako, eta bazirudien hemendik aurrera lan munduan euskara erabiltzeko protagonista gehiago egongo direla.





2013(e)ko abe. 1(a)

ORAINGO LAN KONTRATUAK "LAISTER" ZAHARKITUAK

Oraingo LAN-KONTRATUAK laister zaharkituak izango dira, beste LAN ERREFORMA bat aurre ikusten baita. Asteburu honetan Luis De Guindos Ekonomia Ministro jaunak egindako adierazpenak kontuan izanik "kontratu partzialetan malgutasuna lortu behar da". Orain arteko lan-kontratuen aukera zabala erabat murriztuko da, eta lau bat kontratu desberdin geratuko dira gehienez. Zer esan nahi du horrek?


eta 

2013(e)ko aza. 30(a)

AUTISMOAREN AURREAN IKUSPEGI BERRIA


Animazio Sozikultural eta Turistikoko ikasleak, eta gazteekin lan egin behar duten guztiek, argi izan behar dute ume eta gazteen artean "AUTISMOA" delako diagnostikoa dutenak izan daitezkeela. Ume eta gazte hauekiko harremanak izateko era desberdinak daudenez, hemen azaltzen da era "berri" bat. Pelikula-dokumental baten bitartez egiten da azalpena, gure blog honetan "TEASER UNES ALTRES VEUS (OTRAS VOCES)"ren laburpena aurkezten dugu.


2013(e)ko aza. 10(a)

"PRECARIADO" gaztelaniazko kontzeptu berria!

ENPLEGU PREKARIOaren menpe bizi diren pertsonei "PRECARIADO" delako izena eman diote gaztelaniaz. Figura berria sortu da eta "SALVADOS" programan galdera hau egin dute: "Precariado" delako terminologia hau bertan gelditzekotan dator?






2013(e)ko aza. 8(a)

RORSCHARCH-EN TEST-AK

Rorscharch jauna jaio zela badira urte batzuk, 1882ko azaroaren 8an izan zen; hau dela eta, google-k bere urtebetzearen urteurrena ospatzen du. Guk egun hau aprobetxatuko dugu bere "tinta orbanak" ezagutarazteko, oso ezagunak egin baitziren eta badaude gaur egun Lan Entrebistetan erabiltzen dituztenak ere. Oso kritikatua izan zen baina hor dago! Bitxikeria moduan, hemen dituzue bera eta bere laminei buruz egiten diren interpretazio batzuk! Hala bedi!



RRHH: GIZA BALIABIDEAK

"ressources humaines" (Laurent Cantet)  pelikula oso egokia da lan harremanak aztertzeko eta ikusteko sarritan lan-gatazkak ez dutela ametsezko amaierarik. 35 orduko lan-astea Frantzian ezarri nahi zutenean oinarritutako pelikula osoa ikus daiteke. Negoziazio prozesuetan erabiltzen diren "tresnak" egokiak dira? Hau bai galdera!



TALDE LANA

Lan taldea inportantea da, baina TALDE-LANAk askoz ere garrantzi handiago du. Ikus ditzagun talde-lanaren ondorioak!

2013(e)ko urr. 31(a)

HITZALDIA: ENPRESA BAT SORTZEKO LEHENENGO URRATSAK

Aurten ere, urriak 31, GURUTZE ELIZETXEA andrea gurekin egon da, Lanbide Heziketako 2. kurtsoko ikasleei Enpresa txiki bat sortzeko eman behar diren urratsak zeintzuk diren azaltzeko. LPO Mintegi kideok, EES moduluan uste dugu, "ekintzailetza" lantzeko adibide errealak eta ikasleen proiektuekin lotura duen proposamena jarri behar dela "mahai" gainean. Eta helburu hau lortu dugulakoan gaude ekintza honekin.Gure ikasleek badute tresna gehiago klasean lantzen ari diren "enpresa baten bideragarritasun proiektua" aurrera eramateko. ANIMO!!!

MUXUGORRI LUDOTEKA

IKASLEEN INTERESAREN ADIERAZGARRI! 
Klaseko lan baten eraginez hemen plazaratzen dugu 2AST3ko ikasle batzuk egindako "lantxo" bat. Enpresa-proiektu baten barnean, marketing atalerako egindako blog-a erakusten dugu. Klikeatu hemen eta bertara joan daiteke: http://muxugorriludoteka.blogspot.com.es/

2013(e)ko urr. 28(a)

GAZTE LEKU BATEN ANTOLAKETA

Urriak 24ean, Marije Elzo egon zen gure ikastetxean, bere esperientzia plazaratuz. Animazio Sozikultural eta Turistikoko 2. kurtsoko ikasleak "enpresaburu" den pertsona honen jakituria biziki jaso zuten. Gazte Leku baten antolaketa fisikoa, juridikoa eta "jarrerei dagokiona" argi eta garbi azaldu zien; hezitzaileen funtzioaren garrantzia azpimarratuz. Ez da bide erraza horrelako proiektu bat aurrera eramatea baina POSIBLE DA!

LOU REED HIL DA!

HAU PENA! Baina disfrutatu Metallicarekin jo zuen Sweet Jane entzunez!

2013(e)ko urr. 9(a)

NEUROMARKETING


"NEUROMARKETING" gaia EES moduluan aztertu dugu. Gure enpresa-proiektuan bezeroak erakartzeko era diferenteak aztertzerakoan, beste forma hau ere kontuan izatea ondo iruditu zaigu. Badirudi Marketing-eko Departamentuetan, azkenaldian, neurozientifikoak ere parte hartzen hasi direla.


Link hau sakatu neuromarketing-i buruz zerbait bitxia entzuteko: I+ - Neuromarketing

2013(e)ko ira. 26(a)

LAN ENTREBISTAK ERA PRAKTIKOAN


Urtero bezala Dovale jauna gurekin egon da, Hernani BHI Ikastetxeko Lanbide Heziketako ikaslei Lan Entrebista bat nola prestatu behar den irakasteko. Oso era praktikoan azaldu du, bera horretara dedikatzen baita. Ikasleen parte hartzea oso ona izan da eta gustura amaitu dute saioa. ESKERRIK ASKO DOVALE JAUNA!

2013(e)ko ira. 11(a)

EKINTZAILETZA

EKINTZAILETZA adierazteko oso polita dago hurrengo bideoa:
PAU GARCIA MILA du izena eta hasieran badirudi jendeak "frakasatutzat" hartu zutela, entzun esaten duena

2013(e)ko mai. 9(a)

LAN ARRISKUEN PREBENTZIOA

LAN ARRISKUEN PREBENTZIOAren legeak dakartzan ondorioak langileekiko oso garrantzi handikoak direnez, eta LPO modularekin laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko mailako titulua lortzen denez, aurten MUTUALIAko ordezkariak etorri dira gai honekiko "errealitate gordina" geletera hurbiltze asmoz.


2013(e)ko api. 18(a)

EPAITEGIETARA BISITAK

EPAITEGIETARA BISITAK egiten ditugu, giza-epaitegietan sortzen diren "arazoei" nola egiten zaien aurre erakusten du bere "gordintasunean". hau bai dela errealitatea mutur aurrean ikustea, kaleratzeak, balioezintasunak, nominen eskaera...

2013(e)ko ots. 11(a)

LANA ETA EUSKARA

LANA ETA EUSKARAren egoera azaltzeko EMUN-ekoak etorri ziren, 2.kurtsoko ikasleei, praktikak egitera joan baino lehen, norberaren eskubideak zeintzuk diren argituz.

2013(e)ko ots. 5(a)

LEHEN SOROSPENAK

GURUTZE GORRIAK emandako Ikastaroa dugu hau. LEHEN SOROSPENAK garrantzia handia dutelakoan gaudenez nahiko zaintzen dugun gaia da. Jakin behar da LPO modulua gainditzen duenak, LOE legearen araberako Zikloetan, Laneko Arriskuen Prebentziorako oinarrizko mailako teknikariaren titulua lortzen duela.