2014(e)ko mai. 20(a)

AUTOBABES PLAN BATEN ADIBIDEA

VIDEO PLAN DE AUTOPROTECCION DE HULA
(Hospital Universitario Lucus Augusti de Lugo)

Autobabes Planak derrigorrezkoak dira
"emergentziak"
gerta daitezketen eraikinetan.

Horretarako lege hauek ditugu kontuan hartu beharrak:
- 393/2007, martxoaren 23ko Errege Dekretua Estatu osorako.
- 277/2010, azaroaren 23ko Dekretua EAE Erkidegoan.
- ORDEN FORAL 405/2010, de 15 de junio Nafarroan.




Autobabes plan baten adibide nahiko osatua
aurkezten dugu  2009an egindakoa





2014(e)ko mai. 17(a)

SARE SOZIALEN ERABILPENA LANA BILATZEKO

DAITEKE-ko Jaione Ayalak Lanbide Heziketako ikasleei
SARE SOZIALEN ERABILPENARI 
buruz tailer bat eman die.

Oso argi utzi du sare bakoitza "helburu" batekin erabili behar dela, aldez aurretik ondo pentsatuta zertarako erabili nahi den zehaztuz!

Aipatu du ere norberaren “marka profesionala” adierazteko
erabili behar direla.


Beste batzuen artean: Linkedin, Facebook, Twitter… sakondu ditu.



LAN-AUKERAK BILATZEKO TRESNA "BERRIEN" TREBETASUNERAKO PROIEKTUA  
garatzeko programa barruan kokatzen da ekintza hau.
Ikasleek, gaur egun, eskura duten tresna berrien 
erabilpena sustatzearen alde ekin du Jaione andreak .

2014(e)ko mai. 1(a)

LEHEN LAGUNTZAK

 Gurutze Gorrikoen laguntzaz Lehen Sorospenen Ikastaro zeharo praktikoa
jaso dute gure ikastetxeko Lanbide Heziketako ikasleek.



Hasteko Oinarrizko printzipioak: B.A.L.
B: Babestu bai zauritua bai norbera
A: Abisua eman larrialdi zerbitzuei - 112
L: Lagundu zauritua

Jarraitzeko laguntza emateko jarraibideak eta teknikak:
Zaurituen lehen balorazioa egin.
Beharrezkoa bada OBBB egin (Oinarrizko Bihotz-Birikietako Bizkortzea edo RCP delakoa).

Ondoren lesio, erredura, odoljario, traumatismo eta abar tratatzeko teknikak eta tresnak.

Ikastaro hau aurrera ateratzeko Xabi eta Ibonen laguntza "oso paraktikoa eta dinamikoa" izan dugu.