2013(e)ko aza. 30(a)

AUTISMOAREN AURREAN IKUSPEGI BERRIA


Animazio Sozikultural eta Turistikoko ikasleak, eta gazteekin lan egin behar duten guztiek, argi izan behar dute ume eta gazteen artean "AUTISMOA" delako diagnostikoa dutenak izan daitezkeela. Ume eta gazte hauekiko harremanak izateko era desberdinak daudenez, hemen azaltzen da era "berri" bat. Pelikula-dokumental baten bitartez egiten da azalpena, gure blog honetan "TEASER UNES ALTRES VEUS (OTRAS VOCES)"ren laburpena aurkezten dugu.


2013(e)ko aza. 10(a)

"PRECARIADO" gaztelaniazko kontzeptu berria!

ENPLEGU PREKARIOaren menpe bizi diren pertsonei "PRECARIADO" delako izena eman diote gaztelaniaz. Figura berria sortu da eta "SALVADOS" programan galdera hau egin dute: "Precariado" delako terminologia hau bertan gelditzekotan dator?






2013(e)ko aza. 8(a)

RORSCHARCH-EN TEST-AK

Rorscharch jauna jaio zela badira urte batzuk, 1882ko azaroaren 8an izan zen; hau dela eta, google-k bere urtebetzearen urteurrena ospatzen du. Guk egun hau aprobetxatuko dugu bere "tinta orbanak" ezagutarazteko, oso ezagunak egin baitziren eta badaude gaur egun Lan Entrebistetan erabiltzen dituztenak ere. Oso kritikatua izan zen baina hor dago! Bitxikeria moduan, hemen dituzue bera eta bere laminei buruz egiten diren interpretazio batzuk! Hala bedi!



RRHH: GIZA BALIABIDEAK

"ressources humaines" (Laurent Cantet)  pelikula oso egokia da lan harremanak aztertzeko eta ikusteko sarritan lan-gatazkak ez dutela ametsezko amaierarik. 35 orduko lan-astea Frantzian ezarri nahi zutenean oinarritutako pelikula osoa ikus daiteke. Negoziazio prozesuetan erabiltzen diren "tresnak" egokiak dira? Hau bai galdera!



TALDE LANA

Lan taldea inportantea da, baina TALDE-LANAk askoz ere garrantzi handiago du. Ikus ditzagun talde-lanaren ondorioak!