2014(e)ko abe. 23(a)

"UNCHAIN MY HEART" JOE COCKER

"BLUESMAN" INPORTANTEA HIL DA.

Baina disfrutatuko dugu bere abestiekin!
GOIAN BEGO!


2014(e)ko abe. 19(a)

EPAITEGIETARA BISITA

GIZARTE-EPAITEGIETARA BISITA


Epaitegietako errealitate "aspergarria" bezain "interesantea" bizi izan zuten 
Karmelo Labakako LPOko ikasleak goiz oso bat bertan egonik.
Balioezintasun Iraunkorrak, kaleratzeak, soldaten erreklamazioak... 
eta parean "lapurketa" baten ondorioak ere bizi izan zuten.

2014(e)ko abe. 4(a)

ENPRESA TXIKIA SORTZEKO URRATSAK

"OINAK LURREAN IZANIK" EKINTZAILETZA SUSTATZEN

Karmelo Labakako 2. Kurtsoko ikasleak EKINTZAILETZA SUSTATZEKO proiektu baten partaide direnez “Enpresa Txikia Sortzeko” Hitzaldia jaso dute, LAGUNAK-MUJIKA ASESORIAko Ekonomialariak emanik.

Planteamendua “errealitatean” oinarriturik dago, ez da “jokoa” bezala azaldu, Ikasle bakoitzak bere “benetako” Proiektua ari da lantzen. Parte hartzea bizia izan da, galdera ugari eta “desilusio handiak” ere, baina “oinak lurrean izanik” beraien “Negozio-ideiak” aurrera atera ahal izateko lagundu die hitzaldian agertutakoak.

Hemen duzue “bideo-laburpen txikia” esperientziaren adierazle gisa.