EES MODULUA

2017-18 IKASTURTEKO AURKEZPENA
  
Aurten IKASENPRESAk sortuko ditugu. Zer da hori?

          Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.
          Helburuak
  • Ikasenpresa bat sortzea, ikaslegoa ekintzaile izateak zer suposatzen duen ikasteko.
  • Ikaslegoaren konpetentziak garatzea profesional on-enpleagarri eta pertsona aktiboak izateko eta ekintzaileak edo euren lantokietan ekintzaile izateko.
  • Ikaslegoa autoenplegua beste aukera on bat dela jabetzeko sentsibilizatzea.
         Zer egiten da?
         Ikasleek enpresa txiki bat muntatuko dute ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak egingo dituzte (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa, eta abar). Produktu errealak izango dira, beraiek egindakoak edo merkaturatutakoak.

         Enpresa horiei bazkide bat esleituko zaie, beste eskola-enpresa bat, eta harekin merkataritza-harremanak izango dituzte. Merkatuko azterlanak egingo dituzte, eta produktuen katalogoa trukatuko dute azkenean salerosketa bat egiteko.
        Ikasturtearen barruan enpresaburuen bi batzar egingo dira. Bilera horietan enpresa bakoitzeko bi ordezkarik hartuko dute parte. Lehenengo bileran haien enpresa aurkeztuko diete gainerakoei eta bigarren bileran haien enpresaren martxa azalduko diete. Bilera horietako lehen zatian komunikazioari eta salguneei buruzko lantegiak emango dira.
        Otsailean azoka bat antolatuko da eta enpresek beren produktuak saldu ahal izango dituzte bertan.




AURKIBIDEA
1.
Ekintzailetza eta ekintzailea
7.
Finantziazio-iturriak
2.
Enpresa-plana
8.
Enpresen zerga-arloa
3.
Enpresa eta ingurunea
9.
Enpresaren administrazio-kudeaketako dokumentuak
4.
Merkatua eta marketina
10.
Enpresaren forma juridikoak
5.
Ekoizpen-plana eta giza baliabideak
11.
Enpresa eratzeko eta abian jartzeko izapideak
6.
Kontabilitatea. Analisi ekonomiko-finantzarioa

EES (ENPRESA ETA EKIMEN SORTZAILEA) MODULUKO HELBURUAK:

 1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak 
ezagutu eta aintzat hartzea, eta 
lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko 
eskakizunak aztertzea.

 2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehaztea, 
enpresa-ideia aukeratzea eta haren
bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa 
egitea, jardun-ingurunearen gaineko eragina 
baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

 3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, 
hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egitea. 
Dagokion forma juridikoa hautatzea eta, horren arabera, 
legezko betebeharrak identifikatzea.

  4. ETE baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta 
finantzarioko jarduerak egitea: kontabilitate- eta 
zerga-betebehar nagusiak identifikatzea, 
eta dokumentazioa betetzea.



AURTEN ERE LANDUKO DITUGU HAINBAT PROIEKTU:

1. EKIMEN SORTZAILEAK PRAKTIKARA ERAMAN 
AHAL IZATEKO PROIEKTUA.

ENPRESA-PROIEKTUA metodologian 
oinarritutako ekintzak gauzatzeko proiektua da.
Ikasle ohiak errealitatean martxan jarritako 
enpresa-ekimenak kontuan izanik.

2. EKINTZAILETZA SUSTATZEAREN 
ALDEKO PROIEKTUA

Ekintzailetza ikasleen artean sustatu ahal izateko 
Donostiako Asesoria (bideoa)batekin elkarren arteko laguntza programa 
bat sortu dugu, “enpresa proiektua” metodologia 
klaseetan errealitatea bihurtzeko. 

TOKIKO Garapen Agentziarekin harremanetan jartzen gara (bideoa)
negoziorik montatu nahi duenak benetako laguntza izan dezan;
eta herrian bertan dauden baliabideak ezagutu eta erabiltzeko aukera balora dezan.

Eta aurrekoaren osagarri gisa, AST3ko ikasleentzat bereziki,
“gazte leku baten antolaketaren sortze prozesua” (bideoa)
sustatzen dugu Pedagogia Lizentziadun Tekniko Espezialista batekin,
gazte leku baten kudeaketa daramana beste kide batekin SL baten bidez..




BIDEO INTERESANTEEN LINK-AK