2015(e)ko aza. 25(a)

"Langile bat hil da eta hiru zauritu Urdazubin" EiTB

Langile bat hil da eta beste hiru zauritu Urdazubin,
 gaur eguerdian, izan den istripuan.
 Eraikitzen ari ziren eraikin bat behera etorri da, 
Dantxarineako merkataritza-gunean
Zauritutako bi langile larri daude. 
Beste biak, berriz, zauri arinak dituzte.


2015(e)ko aza. 20(a)

GAMESA-K LEGEZ KANPO ITXI ZUEN ALTXASUKO ENPRESA

Gorenak ebatzi du Gamesak legez kanpo itxi zuela 

Altsasuko fabrika


»Langileak dira borroka honen benetako irabazleak».
 Imanol Pascual Nafarroako ELAko negoziazio kolektiboko arduradunaren ustez, 
Auzitegi Gorenak erakutsi du
Altsasuko Gamesaren itxiera «iruzur hutsa» izan zela
Bost urteko ibilbide luzearen ostean, 
Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auziko laugarren aretoko
bost epaileek aho batez ebatzi dute
itxiera legez kanpo egin zela.
(Joserra Senar - BERRIA)


2015(e)ko aza. 10(a)

HERNANIKO LANBIDE HEZIKETA "BETERRI" GARAPEN AJENTZIAN

Elektromekanikako ikasleak 
BETERRI Garapen Ajentzian egon dira, 
eskeintzen dituzten zerbitzuak ezagutzeko.
Bertan martxan dagoen "TAPUNTO" enpresak
bere sortze prozesua azaldu zien, zein den errealitatea erakutsiz.



Bisita honekin "EKINTZAILETZA"ren aldeko jarrera 
landu nahi izan da.
Bertan ikusi dute badaudela hainbat aukera,
laguntza publikoak norberaren kontura lanean 
hasi nahi izango balute.