2012(e)ko abe. 11(a)

ENPRESA TXIKI BAT SORTZEKO LEHENENGO URRATSAK

GURUTZE ELIZETXEA-k Hitzaldi interesante bat eman zuen enpresa txiki bat sortu ahal izateko eman behar diren urratsak zeintzuk izan behar diren eta era berean "sortzaile eta ekintzailetzaren aldeko gogoa" nola landu behar zuen ere sakonduz. Argi dugu elektrikari gehienak autonomo moduan lan egingo dutela, eta mekanika-diseinatzaile asko ere, beraz derrigorrezkoa dute gai honetaz enteratzea.




2012(e)ko urr. 30(a)

ENPRESETARA BISITAK

Aurten ORONA Kooperatiba bisitatzera joan gara, enpresaren funtzionamendua bertatik ezagutzeko asmoz. Bertan funtzionamendua azaldu ziguten, baina interesanteena "krisiari" aurre egiteko erak zeintzuk izan diren plazaratu ziguten. Enpresaren helburu estrategikoak hurrengo urteetarako ere argitu zituzten.


2012(e)ko urr. 12(a)

SINDIKALGINTZA

SINDIKALGINTZA hurbiletik azaltzeko Sindikatuaren bat bisitatzen dugu, bertako zerbitzuak zeintzuk diren azalduz, eta "kuota" ordaintzen dela lanean bazaude ere azpimarratzen da.

2012(e)ko urr. 9(a)

GAZTE LEKU BATEN SORRERA

 MARIJE ELZO-k emandako Hitzaldia oso interesantea izan zen, oso praktikoa eta errealitatea gelaraino hurbildu zuen.Gizarte eta Kultur Animaziokoak ikasi zuten benetan nola sortu daitekeen gazte leku bat eta horretarako behar den grina ere sakondu zuen.


2012(e)ko ira. 19(a)

LAN ENTREBISTAK

DOVALE jaunak izugarrizko simulazioa egiten du ikasleen aurrean, lan entrebistei buruz. Bera horretara dedikatzen denez oso errealista da bere "antzerkitxoa"; ikasleak asko ikasten dute. Horrela ikasten da enpresara sartzeko ezin dela edozein modutan joan, "sarrera" prestatzea lan bat dela azpimarratzen du.



2012(e)ko ira. 6(a)

HERNANI BHI-ko LPO MINTEGIA

HERNANI BHI-KO LPO MINTEGIA
LANBIDE HEZIKETAKO KARMELO LABAKA IKASTETXEAN

Mintegi honetako moduluak:
                            LAN PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEA eta  
                            ENPRESA ETA EKIMEN SORTZAILEA lantzen ditugu.

Horretarako oinarrizko materiala eta osagarria dugu, testu legalak, bideo tutorialak eta hainbat ariketa ere.