2014(e)ko urt. 27(a)

LAN KOSTEAK: ARGIBIDE BATEN BEHARRA (Krisiaren Aurkako Politikak Euskadin)

LAN KOSTEAK VERSUS PRODUKTIBITATEA

EKAI CENTER-en analisia irakurtzea merezi du. Azpimarratzekoa 9. puntua:


Batzutan (edo gehienetan) teoria ekonomikoak aztertu eta sakondu behar dira, iritzi propioak egin ahal izateko. Hemen dago beste iritzi bat kontuan hartzeko modukoa "aginte ekonomikoen diskurtsoa" hobeto ulertzeko.

2014(e)ko urt. 18(a)

ORDEZKARITZA ORGANOAK GAIA (LPO): Agur sindikatuen egitekoari?

«Kultura aldaketa» 
(BERRIA.info - 2014-01-18)
Berba hanpatuak erabili zituen Aiertzak 300dik gora enpresariren aurreko agerraldian: «egun historikoa», «aro aldaketa», «kultura aldaketa». Langileen parte hartzea eta atxikimendua hauspotu behar dela, eta itunak «pertsonekin» egin behar direla uste du Aiertzak. Kultura aldaketa, ordea, urteetako lana izango dela eta oztopoak izango dituela aitortu du. «Baina aldaketa enpresariok gidatu behar dugu».

Aurkeztutako eredua joan den abenduan onartu zuen Adegik «kolektiboki eta alde bakarrez», eta prozesua uztailaren 7ko efektuak bizkortu badu ere —lan hitzarmen kolektibo gehienak iraungi ziren orduan—, Patronalak aitortu du aspalditik landuta zeukala bide orria. Iazko ekainean Donostiako Kursaalean enpresarien zalantzak argitzeko egindako konferentzian esandako ideiak errepikatu dira Adegiren bide orrian. Batetik, Gipuzkoako soldatak «Espainiako Estatuan handienak» izan direla, eta lanorduak, aldiz, txikienak; eta bestetik, lan itun kolektiboetan jazotako lan baldintzak ez direla beharginek eskuratutako eskubideak.

Tapiak egoki ikusten du Adegiren eredua gaurko «lan gatazka maila handia» desegiteko. Egungo lan gatazkak «enpleguak suntsitu eta inbertsioak uxatzen dituelako», sailburuaren esanetan. Iaz EAEn greba kopurua %21 hazi zen, eta lan egin gabeko lanaldiak %8,4 hazi ziren, lehiakortasunari kalte eginez Tapiaren arabera. Halere, enpresariei ohartarazpena egin die: «Euskadiko lehiakortasuna ezin da oinarritu lan kostu txikietan, balio erantsian baizik».



 Agur bitartekariei. Agur sindikatuen egitekoari. Enpresaria eta langilea aurrez aurre nahi ditu Adegik. Gipuzkoako patronalak lan harreman «berri» bat aurkeztu zuen atzo Donostiako Miramongo auditoriumean, eta lan baldintzak langileekin banaka-banaka hitzartzea sustatuko du. Jose Miguel Aiertza Adegiko idazkari nagusiak nabarmendu zuen proposamena ez doala inoren kontra: «Ez doa negoziazio kolektiboaren aurka, ez sindikatuen aurka. Argi gera dadila». Enpresariei aurkeztutako bide orria «hirugarren bide bat» da, Aiertzaren esanetan, «enpresako eta arloko negoziazio kolektiboak baztertu barik». Eusko Jaurlaritzak babestu eta txalotu egin du patronalaren bide orria, eta sindikatuek erabat arbuiatu dute.

2014(e)ko urt. 13(a)

LAN ISTRIPUAK VERSUS LAN ARRISKUEN PREBENTZIOA

«Ez gaude lankide bat gehiago ere galtzeko prest lanean dela»
Lanera joan, lan egin (gaur egun "pribiligeioa" omen dena) eta etxera ez itzuli! Hau bai drama!
LANGILE BAT HIL DA GASTEIZEN!
Aste honetan lanean ari zela hil den bigarren behargina da. Atzo beste langile bat hil zen, Basauriko Gerdau altzairutegian. Derioko Pine Instalaciones y Montajes enpresako langilea zen,  53 urteko Trapagarango gizonezko bat. Elektrokutatuta hil zen.
Pine Instalaciones y Montajeseko 300 langileak elkartu dira gaur goizean Derioko lantokiaren aurrean, lan istripu gehiagorik ez egoteko exijitzeko. «Ez gaude lankide bat gehiago ere galtzeko prest lanean dela», esan dute sindikatuetako ordezkariek. Familiari eta lagunei elkartasuna adierazi diete langile guztiek egun bateko lanuztearekin. Ez bakarrik Derion, baita Basauriko Gerdaun ere, hango langileek ere bat egin baitute lan istripua salatzeko lanuztearekin. Bihar segida izango du lan istripua salatzeko mobilizazioak. Ordubeteko lanuztea egingo dute Gerdauren planta guztietan, Basaurin, Azkoitian, Gasteizen, Reinosan eta Villalban, Espainian azken biak. Pinekoak Basauriko elkarretaratzean izango dira.

2014(e)ko urt. 9(a)

SERVICIO NAVARRO DE EMPLEO

NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA dela eta hemen duzue eskeintzen duten zerbitzua. Ez dago oso osaturik, beste Erkidego batzuekin konparatuz, baina herrialde hortan eskeintzen diren lan aukerak jakiteko, hau da bidea (momentuz bakarra, ez baitute twitter zerbitzurik ezta harpidetzeko aukerarik).
NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUAREN WEB-A

2014(e)ko urt. 7(a)

LANBIDE-K DITUEN ZERBITZU INTERESANTEAK


LANBIDEren web-a sarritan arakatu behar da informazioa (eta lan-aukerak) lortzeko, baina bitartean bere "TWITTER"ak asko laguntzen du bertan agertzen direlako lan aukerak. Horrez aparte badu ere "harpidetzeko" posibilitatea eta norberaren korreo-ra bidaltzn dituzte lan-aukerak. ERABILI ZERBITZU HAU!

TWITTER-EKO PERFILA

TWITTER-EKO LAN-AUKERAK

WEB-EKO KANPO-AUKERAK

LANBIDE-N HARPIDE EGITEKO


2014(e)ko urt. 4(a)

KLASEAK HASTERAKOAN, KONTUAN HARTU BEHARREKOA

Lan Osasuna hainbat ikuspegi desberdinetatik ikus daiteke, hemen duzue bat! ALTXA AULKITIK!