2014(e)ko urt. 13(a)

LAN ISTRIPUAK VERSUS LAN ARRISKUEN PREBENTZIOA

«Ez gaude lankide bat gehiago ere galtzeko prest lanean dela»
Lanera joan, lan egin (gaur egun "pribiligeioa" omen dena) eta etxera ez itzuli! Hau bai drama!
LANGILE BAT HIL DA GASTEIZEN!
Aste honetan lanean ari zela hil den bigarren behargina da. Atzo beste langile bat hil zen, Basauriko Gerdau altzairutegian. Derioko Pine Instalaciones y Montajes enpresako langilea zen,  53 urteko Trapagarango gizonezko bat. Elektrokutatuta hil zen.
Pine Instalaciones y Montajeseko 300 langileak elkartu dira gaur goizean Derioko lantokiaren aurrean, lan istripu gehiagorik ez egoteko exijitzeko. «Ez gaude lankide bat gehiago ere galtzeko prest lanean dela», esan dute sindikatuetako ordezkariek. Familiari eta lagunei elkartasuna adierazi diete langile guztiek egun bateko lanuztearekin. Ez bakarrik Derion, baita Basauriko Gerdaun ere, hango langileek ere bat egin baitute lan istripua salatzeko lanuztearekin. Bihar segida izango du lan istripua salatzeko mobilizazioak. Ordubeteko lanuztea egingo dute Gerdauren planta guztietan, Basaurin, Azkoitian, Gasteizen, Reinosan eta Villalban, Espainian azken biak. Pinekoak Basauriko elkarretaratzean izango dira.