2015(e)ko eka. 27(a)

naiz: - Langile bat hil da Lakuntzan, altuera batetik erorita


(naiz - Lakuntza)

Langile bat hil da Lakuntzako Sakana S. Coop. fundizioan, Nafarroako Gobernuak berri eman duenez. Altuera batetik erori eta garezurreko traumatismoa izan du.


Arcelor_zumarraga

Azken 24 orduotan hil den hirugarren langilea da hau. Atzo beste bi behargin hil ziren, bata Zumarragako Arcelor Mittal lantegian eta bestea Areson, traktorearekin lanean ari zela.

ZENBAT GEHIAGO HILKO DIRA LANERA JOATEAGATIK?







2015(e)ko mai. 20(a)

2015(e)ko mai. 12(a)

NOMINA 2015 EXCELL-EN

NOMINA BETETZEN ONDO IKASTEKO!

All work and all play

HORRELA IZANGO DA "GEROKO" LANA?
PLANTEAMENDU HONETAN DENOK DUGU LEKURIK?
IKUSI ETA EMAN IRITZIA!!!



ETA BESTEOK?





2015(e)ko mai. 10(a)

BAI LANA! For Justin Timberlake(String art)

MEREZI DU!!!
Hartu kaskoak entzun eta "lebitatu"
Bide batez harritu "tipo" honen lanarekin.





2015(e)ko mai. 6(a)

GURUTZE GORRIA LANBIDE HEZIKETAN

GURUTZE GORRIA BERRIZ GUREKIN

Oso klase praktikoak eman dituzte,
ikasleak (oraingoan 1SEA3 eta 1FMD3) benetan ikasten eta gustura!
Egoerak simulatzea tresna oso egokia da "errealitatea" hurbiltzeko.








2015(e)ko api. 28(a)

MAIATZAREN LEHENA


 Langile klasea aztergai. BERRIA.

IKUSTEN EZ DEN ERRETRATUA

Maiatzaren Lehenak gorriz dakar egutegian Langileen Nazioarteko Eguna. 
Baina inoiz baino prekaritate handiagoa jasaten ari da langileria, 
zatituta dago, eta ahuldu egin da klase kontzientzia. 
Erretratu lausoa da gaur langileriarena, 
aldaketa betean dagoen klasea delako.

2015(e)ko api. 21(a)

Amy Winehouse - Back To Black



Amy ez dago gure artean baina bere musika gelditu zaigu.
DISFRUTATU!!!

1AST3 DONOSTIAKO EPAITEGIETAN

ANIMAZIO SOZIOKULTURALA ETA TURISTIKOKO IKASLEAK 
DONOSTIAKO GIZARTE-EPAITEGIETAN 
BISITA EGITEN


Gizarte Segurantzarekiko arazoak 
"VISTO PARA SENTENCIA" 
entzun zuten.

Langileen kaleratzea 
"legezkoa" zen edo ez
jakin gabe atera ziren 
epaiketa baino lehenago adostu baitzuten.

Goiza "aspergarria" 
baina oso "ikasketa" erreala 
bezain interesantea.

Zain zeudela "genero indarkeria" kasua
ere bizi izan zuten.

2015(e)ko api. 15(a)

LANBIDEko Orientatzailea HERNANI BHI Ikastetxean

"Marian" 
LANBIDEko Orientatzailea 
HERNANI BHIko Lanbide Heziketako ikaslei 
lana bilatzeko bideak argitzen.

Izena-ematea, gazteentzat programa bereziak, 
alertak jasotzeko aukera, EURES-eko bidea, 
laguntza jasotzeko eskubideak... 
etabar luzea argitu zen.

2015(e)ko mar. 30(a)

Estrategia Vasca de Seguridad y Salud Laborales 2015-2020

SEGURTASUN ETA LAN OSASUNAREN EUSKADI AUTONOMIA ERKIDEGOKO ESTRATEAGIA 2015 - 2020
Hemen testua osoa: ESTRATEGIA 2015 - 2020





2015(e)ko mar. 18(a)

HERNANI KORRIKA GAZTEA 2015

2015(e)ko ots. 13(a)

"LANBIDE" LANA BILATZEKO TRESNA

LANA BILATZEKO “LANBIDE” EZAGUTZEA OINARRIZKO EDUKIA


Badugu ere beste proiektu bat lana bilatzeko
tresna berrien erabilera sustatzeko, 
eta plan honen barruan LANBIDEk ematen dituen 
zerbitzuen erabilera derrigorrezkotzat hartzen dugu.
Horretarako Ainhoa, LANBIDEko teknikaria, 
etorri da Karmelo Labakara. 
Laster laneko bidea hartuko duten ikaslei informazio ona ematera.


LAN ARRISKUEN PREBENTZIOA

LAN ARRISKUEN PREBENTZIOAREN GARRANTZIA


LPO Moduluan lan arriskuen prebentzioaren garrantzia 
azpimarratzeko proiektu bat jarri genuen martxan 
eta horren adibideetariko bat 
IMQ Prebentzioko Miren Teknikariak 
emandako hitzaldia dugu.


2015(e)ko ots. 3(a)

AMIANTOZ HILDAKO LANKIDE BAT!!!

Amiantoz hildako lankide bat omendu du CAFeko enpresa batzordeak
(BERRIA egunkarian argitaratua)




Ordubeteko geldialdia egin dute gaur Beasaingo CAFen,
joan den hilean amiantoarekin lan egitearen ondorioz 
gaixoturik hil zen lankidearen omenez. 
Kalte-ordain funtsa sortzeko 
administrazioak erakutsi duen jarrera itxia salatu dute.


2015(e)ko urt. 26(a)

LEHEN SOROSPENAK - GURUTZE GORRIA

LEHEN SOROSPENAK - BIZIA SALBATZEKO?



LPO modulua gainditzen duten ikasleak 
"lan arriskuen prebentziorako oinarrizko teknikaria"ren titulua
 ateratzen dutenez, 
gaitasun hau sakontzeko proiektu bat abian jarrri dugu, 
bere atal bat LEHEN SOROSPENEN IKASTAROA izanik, 
horretarako GURUTZE GORRIA kontratatuz.

GAZTE LEKU BATEN SORTZEA ETA ANTOLATZEA.

"gazte leku baten sortzea eta antolatzea: 
hezitzailea bidelagun izanik"

Animazio Soziokulturala eta Turistikoko
2. kurtsoko ikaslei, 
ekintzailetza sustatzen lagundu nahian,
 Marije Elzo andreak 
GAZTE LEKU BATEN SORTZEA ETA ANTOLATZEAri buruz
hitzaldia eman die. 
Nerabezaroekin lan egin nahi duten 
hezitzaileen "gaitasunak" argi eta garbi utzi die,
eta horretarako sortu behar den enpresa
nolakoa izan behar duen ere zehaztu die, 
horretan urte luzeko esperientzia baitu.




2015(e)ko urt. 18(a)

MIKEL LABOA-RI OMENALDI "TXIKIA"

MIKEL LABOA 
ezagutzen duenak hemen du 
disfrutatzeko "une bat" 
eta ezagutzen ez duenak hemen du 
ezagutzeko "aukera bat"
(ARGIAn aurkitutako bideoak dira,
http://www.argia.eus/multimedia/dokumentala/mikel-laboa-1934-2008 )

 



2015(e)ko urt. 7(a)

LOS HOMBRES DE LA VIGA



La fotografía de 1932, 
titulada "almuerzo sobre rascacielos", 
se ven a 11 obreros almorzando
 a 270 metros sobre una viga 
del Rockefeller Centre.

Emigrantes obreros 
que se convierten en
 "neoyorkinos" de pura cepa!

Historia interesgarria: 





LANGILEEK BERE BURUAZ BESTE EGITEKO ARRAZOIRIK?

Langabezia ez ezik, lana ere izan daiteke 
bere buruaz beste egiteko arrazoi bat!

(BERRIA. Asteazkena. 2015-01-07)

 Carteles de denuncia en la entrada de la sede de France Telecom. | AFP

Frantzian suizidio olde bat izan da azken urteotan La Poste edo Areva enpresetan, baina kasu sonatuena France Telecomena da (gaur egun, Orange). Sindikatuek eta zuzendaritzak kalkulatu dutenez, 2008 eta 2009 urteen artean telekomunikazio enpresako 35 langilek beren buruaz beste egin zuten.

Orduz gero enpresa barruko giroa baretu bada ere, suizidio asko gertatzen dira oraindik Orangeko langileen artean. Hamarren bat izan ziren 2013an, eta beste hainbat 2014 hasieran. Horietako asko arrazoi pertsonalengatik izan zirela onartuta ere, kasuek enpresako buruen eta sindikatuen alarma piztu zuten.