2015(e)ko urt. 7(a)

LANGILEEK BERE BURUAZ BESTE EGITEKO ARRAZOIRIK?

Langabezia ez ezik, lana ere izan daiteke 
bere buruaz beste egiteko arrazoi bat!

(BERRIA. Asteazkena. 2015-01-07)

 Carteles de denuncia en la entrada de la sede de France Telecom. | AFP

Frantzian suizidio olde bat izan da azken urteotan La Poste edo Areva enpresetan, baina kasu sonatuena France Telecomena da (gaur egun, Orange). Sindikatuek eta zuzendaritzak kalkulatu dutenez, 2008 eta 2009 urteen artean telekomunikazio enpresako 35 langilek beren buruaz beste egin zuten.

Orduz gero enpresa barruko giroa baretu bada ere, suizidio asko gertatzen dira oraindik Orangeko langileen artean. Hamarren bat izan ziren 2013an, eta beste hainbat 2014 hasieran. Horietako asko arrazoi pertsonalengatik izan zirela onartuta ere, kasuek enpresako buruen eta sindikatuen alarma piztu zuten.