2015(e)ko ira. 3(a)

LAN ISTRIPUAK: NAHIKOA DA!!!

Langile batek gorputzaren %15 erre du, Ezkirotzen izandako leherketa batean



2015eko ekainean antzerako berriarekin joan ginen oporretara eta hemen gaude berriz azken notizia honekin, egun hauetan ez da lan istripu bakarra izan.




EZKIROTZ. Leherketa bat gertatu zen atzo 18:00 aldera industrialde batean izandako istripuan, Ezkirotzen (Esteribar, Nafarroa). Eztandak erredura larriak eragin zizkion langile bati bere gorputzaren %15ean. 24 urtekoa da zauritua, eta Repsolen erregaia banatzen aritzen den Mercabaiz enpresako langilea da.
(BERRIA egunkaritik jasoa)