2014(e)ko uzt. 19(a)

MUTUALITATEEK SENDA AGIRIAK EMATEKO LEGEA MARTXAN?

Oztopo gutxiago mutualitateek senda-agiriak inposatzeko


Urtebete atzeraturik eta legearen idatzia sarritan aldatu ondoren
 —arazo juridikoak sor daitezkeela jakitun—,
Espainiako Gobernuak Mutualitateen Legea onartu du azkenean, atzoko Ministro Kontseiluan. Patronalari langileen gaixotasunak kudeatzeko gaitasun handiagoa emateko helburua du lege berriak; besteak beste, mutualitateei aukera handiagoa ematen die beharginen senda-agirietan erabakitzeko. Orain arte, langile bat lanera itzul zedin senda-agiriak emateko aukera zuten mutualitateek, baina, aurrerantzean, proposamen horiek pisu handiagoa izango dute, familia medikuaren iritziaren gainetik Gizarte Segurantzako mediku ikuskatzaileak egongo baitira. Haiek izango dira proposamen horien egokitasunaren epaile.


Informazio gehiago: BERRIA EGUNKARIA