2013(e)ko urr. 28(a)

GAZTE LEKU BATEN ANTOLAKETA

Urriak 24ean, Marije Elzo egon zen gure ikastetxean, bere esperientzia plazaratuz. Animazio Sozikultural eta Turistikoko 2. kurtsoko ikasleak "enpresaburu" den pertsona honen jakituria biziki jaso zuten. Gazte Leku baten antolaketa fisikoa, juridikoa eta "jarrerei dagokiona" argi eta garbi azaldu zien; hezitzaileen funtzioaren garrantzia azpimarratuz. Ez da bide erraza horrelako proiektu bat aurrera eramatea baina POSIBLE DA!